Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguberri Baxenabarren 1968an

Eguberri Baxenabarren 1968an

2012/12/21

Internetek iraganeko irudi xahar eta ez hain ezagunak ezagutarazteko parada ezin hobea ematen du. Adibide gisa aipa daiteke Frantziako INA erakundearen webgunean ikusgai den erreportaia bat, Baigorrin eguberriz filmatua 1968an.

Kanpoko irudiak Baigorriko Bastida auzoan filmatuak izan ziren (barnekoak -sutondokoak - aldiz ez dakigu).

Bideo honetan agertzen da ere, besteak beste, Xalbador bertsularia. Berarekin bertsuka ari dena Ximun Ibarra "Zubikoa" (Sunbillan sortua 1905ean, Bankan zendua 1979an) da. Erramun Martikorena ere ezagutuko dute hain segur anitzek parropiako korukideen artean, Baigorriko elizan, Eguberriko mezan.

Gehiago jakin