Ekhiñe Egiguren-en blog berria
Ekhiñe Egiguren idazlea literatur egonaldi bat egiten ari da Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenean. Azaroaren 4a arte han egonen da, sormen lanetan murgilduta. Internetek eskaintzen dituen baliabideei esker eta egonaldia bera aitzakia hartuta, eguneroko blog bat idazten ari da.

Lorebakanak izeneko blogean, Nekatoenean idatzi testu zatiak, esperientziak eta hausnarketak daude irakurgai.
Euskal kultur erakundeak, Hogei’ta labelaren barnean, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk dute literatur egonaldi hau antolatu, euskal literaturaren sorkuntza bultzatzeko, oroz gainetik idazle gazteak gomitatuz idaztera. Ekhiñe Egiguren donostiarra da aurtengo hautatua.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)