Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elirale konpainiaren ikusle-aktore eskola

Elirale konpainiaren ikusle-aktore eskola

2016/03/28

2016ko martxoaren 30etik apirilaren 3ra, Elirale dantza konpainiak  ikusle-aktore eskola berezia antolatzen du 01.01 emanaldiaren inguruan. Konkretuki, jauzien sistema aztergai izanen da dantzariei eta musikariei zuzendu saio honetan.

Egitaraua

MINTZALDIA - Martxoaren 30ean asteazkenez (20,00etan Hego Lapurdiko Hirigunearen egoitzan Urruñan) Zer da Euskal Herriko gure ekialdeko Dantza Xaharra ?Frantses hizkuntzan den konferentzia hunen bitartez, Jose Cazaubon eta Pantxika Telleria EliralE konpainiako kideek, XVI.mendetik garatzen den Europar Braleetatik heldu den Jauzien koregrafia eta musikaren sistemaren aurkezpen historiko batetik abiatuko dira sistema hunen garaikidetasuna azaltzeko asmoarekin. Mutxikoen toki politikoa ere azalduko dute urteetan zehar XVIII. eta XIX. mendeak zeharkatuz, aipu berezi bat eginez XX. mendeko Betti Bettelu Dantza Maisuak eragindako berpizteaz.

TAILERRAK - Apirilaren 2an, larunbatez - Ahetze (Eskola)

  • 9’30 :Jeandeari harrera kafea
  • 10’00 - 11’00 : Gorputza kontzientzia eta bermeak
  • 11’15 - 12’30 : Ibili eta denbora, Pulsazioa, Pikatua, Ingurua
  • 12’30 - 14’00 : Bazkaria
  • 14’00 - 15’15 : Feldenkraîs TM métodoan emandako tailerra “Sens & Mouvement” elkarteko Oinen eta buruaren arteko harremana
  • 15’30 - 16’45 : Bermeen kalitateak eta urratsen barianteak
  • 17’00 - 18’00 : Sistemarekiko konposizioa denak elkarrekin

01.01 EMANALDIA (ELIRALE & LAGUNARTE) Apirilaren 3an, igandez, 10:30etan Arbonako plazan 

Xehetasunak