Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elirale konpainiaren tailerrak berriz abian

Elirale konpainiaren tailerrak berriz abian

2016/09/12

Elirale konpaniaren dantza eta espresio tailerrak 2016ko urriaren 8an hasiko dira berriz. Helburu nagusia dantza erakastea da, bai teknika garatuz bai bakoitzaren espresibitatea balorean ezarriz. Klaseak euskaraz iraganen dira, Azkaingo Jauregian.

 Eramaileak artista profesionalak dira. Lan hau euskaraz eramana izanen da, EEPren sustenguarekin. Urriaren 8tik goiti, beraz, tailerrak

larunbat goizetan iraganen dira. Talde guzietan eta beraien presentziak trukatuz, Jose Cazaubon dantzariak alde herrikoia kudeatuko du eta Pantxika Telleria koregrafoak alde garaikidea.

Bestalde, urtean zehar, ikastaroak antolatuak izanen dira haur eta helduentzat.

  • Hilabetearen kotisazioa : 26 euro pertsonaka / 20 euro familia bereko bigarren pertsona
  • Kide izaiteko : 8 euro

Xehetasunak

.