Enplegua elkarteetan: informazio gaualdia
Euskal kultur erakundeak eta Pirinio Atlantikoetako DLA dispositiboak (Sport Pyrénées Emploi eta Akitaniako Instep-i esker), informazio gaualdi bat proposatzen dute apirilaren 11n, 18:00etan, Kanboko mediatekan. Gaia: Enplegua elkarteetan.

Bolondresak elkarte biziaren ezinbesteko oinarria gelditzen badira ere, beste kolaboratzaile batzuei dei egiten ahal zaie, bai eta norbait enplegatu ere. Elkarte enplegatzaile bilakatzeak urrats bat aitzina suposatzen du. Prestatua eta denboran lagundua izan behar du. Elkartea edozein enplegatzaile bezalakoa da, baina elkarte biziari dagozkion antolaketa bereziak eta erraztasun administratiboak badira.
Zer dira enplegu baten sortzeko eman beharreko urratsak ? Zeintzu dira eskaintzen ahal ditudan kontratu mota desberdinak ? Diru-laguntzak ba ote dira norbaiten enplegatzeko ? Nork eta nola laguntzen ahal naute harreman berri horren hobekien kudeatzeko ? Erantzun batzu zuen galderei !!!!!
Gaualdi horretan, gaiarekin zerikusia duten erakundeak hor izanen dira (Pôle Emploi, Urssaf.... ). Horrela, solaskide egokiekin mintzatzeko parada izanen da eta informazio fidagarriak lortzen ahalko dira gauzak etengabe aldatzen diren alor batean !
Gehiago jakin
- Izen emateak Euskal kultur erakundean egiten dira 05 59 93 25 25 telefono zenbakira deituz edo elix@eke.eus helbidera idatziz
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)