Frank Suarez
2023/02/06
Noizbehinka elkarren artean arras baikorki arizan ondoren, Errobi Herri Elkargoak eta Euskal Kultur Erakundeak partaidetza hitzarmen bat izenpetu dute, euskal antzerkiaren aldeko beren lankidetzaren koadro nagusia finkatzen duena.
Hona hitzarmenaren barnean sartzen diren pundu nagusiak :
Errobi lurraldean dauden Euskal antzerkiaren aldeko bi aktore nagusiek beren indarrak juntatzen dituzte Errobi lurraldean, sorkuntzaren, hedapenaren eta euskal antzerkian aritzeko baldintza egokiak sortzeko.