Errobiko Festibala 2013
2013ko uztailaren 18tik 21era, Ezkandrai elkarteak antolaturiko Errobiko Festibalaren 18. edizioa iraganen da Itsasun. Lau egunez, euskal kulturak topo eginen du Réunion uharteko, Okzitaniako, Turkiako edota Europa ekialdeko beste kultura batzuekin. Egitarauan, kontzertuak, tailerrak, ikusgarriak eta erakusketak izanen dira.

Aipatzeko ikusgarrien artean, Nelson mandela, libertatearen izenean mintzaldi ikusgarria, ohiz kanpoko gizon honen bizia, pentsamoldea eta esperientzia aipatuko dituena, Larrosa Salbaiak ikusgarria, euskal kantuak, dantzaren musikak, konposizio berriak, hots kolore salbaiez josiriko musika poetikoa eskainiko diguna, edota Beñat Achiary-k gidaturiko Artzainen Kantuak mintzaldi ikusgarria.
Horrez gain, Itsasuko Ahots Berriak mintzaldi ikusgarria iraganen da Francis Marmande kazetari eta idazlearekin, bai eta beste kontzertu eta animazio frango ere.
Xehetasunak
- Errobiko Festibala - Egitarau osoa (pdf)
- Ezkandrai elkartea : 06 33 72 55 53
- Beñat Achiary: elkarrizketa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)