Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errobiko Festibala 2014

Errobiko Festibala 2014

2014/07/12

Uztailaren 17tik 20ra, Ezkandrai elkarteak Errobiko Festibalaren 19. edizioa antolatuko du Itsasun. Usaian bezala, jaialdiak sorkuntza artistikoa eta kultura trukaketa ukanen ditu ardatz. Baionan aurkeztua izan den Gerezien Denbora hiri pastorala bigarren aldi batez ikusteko parada izanen da gainera.

Arte eta musika mota desberdinak nahasiz, anitz dira aurtengo Errobiko Festibaleko hitzordu desberdinetan parte hartuko duten artistak : Michel Portal, Bernard Lubat, Beñat Achiary, Ramon Lopez, Philippe de Ezkurra, Julen Achiary, Jean Christian Irigoyen, Ttikia eta Handia, Amaren Alabak, Maddi Oihenart, Jean-Mixel Bedaxagar, Buhaminak...

Baina 19. edizioa are bereziagoa izanen da, joan den ekainaren 29an Baionan aurkeztua izan den Gerezien Denbora beste behin ikusten ahalko baita uztailaren 20an (oharra: aro txarra balitz pastorala Hazparneko Mendeala gelan emana izanen liteke 16.30etan).

Xehetasunak