Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etorkizuna Kontzeptuak 2013: dantzari oroei zabaldua den bilkura

Etorkizuna Kontzeptuak 2013: dantzari oroei zabaldua den bilkura

2012/12/06

Taldeak bere proiektu desberdinen aipatzeko, bilkura/errepika bat antolatzen du, 2012ko abenduaren 13an, 19:00etan, Baionako Orai Bat elkartearen egoitzan. Dantzari guziei idekia da.

Etorkizuna Kontzeptuak Iparraldeko dantza talde ugarietatik etorritako dantzari eta musikari batzuek sortu zuten ; euskal dantza eta musika ingurumen desberdinetako dantzariei, musikariei, koreografoei, taula zuzendariei eta musikagileei ideki zinezko desmartxa artistiko batean sarrarazteko gaitasun gune bat ; Euskal Herriko materiagabeko ondarearen berpiztearen sustatzeko xedea duen "laborategi" bat.

Urte bateko lanaren eta Ravel Jauna lehen sorkuntzaren aurkezpenaren ondotik, Etorkizunak aintzina segitzen du :

  • Ravel Jauna ikusgarriaren hedatzea,
  • Argibidea ikusgarri berriaren sorkuntza (Ekimen saria 1.)
  • eta euskal dantzaren teknikei heziketa sakona 2013 urtean zehar.

Dantza kurtso hauek 18 urtez gorako dantzariei idekia da. Xiberu, Gipuzkoa eta Bizkaiako irakaskuntzak segituz, erakasle desberdinen eskutik, dantza garaikidean hasi zen lanak jarraituko du Maider Oiarzabalekin eta Malandain Ballet Biarritzen laguntzarekin.

Proiektu desberdin hauek aipatzeko, bilkura/errepika bat antolatua da:

2012 abenduaren 13an, gaueko 7etan Orai bat lokalan, Baionan (presondegi gibelean)

Xehetasunak