Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jon Eskisabelen "Euskal kantagintza" liburua frantsesez eskuragarri

Jon Eskisabelen "Euskal kantagintza" liburua frantsesez eskuragarri

2013/05/14

Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza: pop, rock, folk" dibulgazio liburua argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Bigarren aldia da Etxepare Institutuak sortutako "Euskal kultura" saileko liburu bat frantsesera itzulia dela. Izan ere, 2013ko otsailean, bilduma bereko beste liburu bat eskuragarri jarri zen euskara-frantsesa-inglesa bertsio hirueledunean, Oier Araolazaren"Euskal dantza" dibulgazio lana alegia. Hau ere Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak abiatu partaidetzaren karietara.

"Euskal kultura" sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenen gana errexki heltzeko gisan pentsatua. Hamabi liburuz osatua da (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsularitza...).

Jon Eskisabel kazetariak (badok.info webgunearen arduraduna ere bada) idatzitako "Euskal kantagintza: pop, rock, folk" liburuak ibilaldi bat proposatzen digu Euskal Herriko azken mende erdiko musikaren historian, euskal kanta berriaren hasieratik gaur egungo musika adierazpenen aniztasuna arte. Talde eta bakarlari hautatuen biografiez osatua da Jon Eskisabelen lana.

Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.

"Euskal kantagintza: pop, rock, folk" edizio berezia dohainik deskarga daiteke PDF formatuan, Etxepare Institutuaren webgunean baita Euskal kultur erakundearen atarian ere.

Xehetasunak

Rock kontzertua Willis Drummond taldearekin (Argazkia: Xabi Berrouet)