Europa eta kultura: informazio bilkura eta mintegiak
Euskal kultur erakundeak Pariseko Relais Culture Europe (Europari eta kulturari buruzko baliabide gunea) zentroarekin partaidetzan informazio eta trukaketa egun bat antolatzen du 2013ko uztailaren 9an, asteartez, Uztaritzeko Lapurdi gelan.

Eguna bi zatitan banatuko da: goizarekin informazio bilkura bat proposatua izanen da eta arratsaldean tailerrak (izen-emate kopuru mugatuarekin).
Hizlaria: Fabienne POURTEIN, Relais Culture Europe-ko kooperatibaren eta eskualdeekilako partaidetzen karguduna. Relais Culture Europe egitura, Europa eta kulturaren baliabide zentro bat da. Kultura eta arte eragileak sentsibilizatzen, informatzen eta laguntzen ditu, Europa eta kultura elkartzen dituzten problematika eta erronkei buruz, bai eta Europar Batasuneko helburuei, politikei eta egitarauei buruz ere. Bestalde, horiek denak estrategia, praktika eta egitasmo mailan nola gauzatzen diren ulertzen laguntzen ditu ere.
Saio publikoa (10:00 - 12:30)
Europa ulertu, munduan kokatu, eta norbere lurraldean eragin
- 2014-2020 perspektibak
- Erronkak Europarentzat eta lurraldeentzat
- Parte hartu, eragile izan lurraldean
Tailerrak (14:00 - 17:00)
- Mahai-ingurua, aurkezpenak
- Programa sektorialak, garatzeko tresnak
- Europari begira posizionamendua landu
Kasu: tailer horiek ez dira guttienez langile permanente bat duten elkarteei baizik zuzenduak. Gainera galdegiten da Europar perspektiba duen ekintza artistiko eta kultural batez interesatua izatea edo horrelako ekintza batean engaiatua izatea. Bestalde beharrezkoa da goizeko informazio bilkuran parte hartzea. Izen-emate kopurua mugatua da!
Xehetasunak eta izen emateak
- IZENA EMAN : goizeko saioa / arratsaldeko tailerrak
- Ikus egunaren egitarau osoa
- Harremana: Euskal kultur erakundea - Frank Suarez - Tel. 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)