Frank Suarez
2023/01/08
Seigarren urtez segidan, Ibilki dispositiboaren bitartez, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen du ipar Euskal Herrian. Programatutako hamar antzezlanen bidez, ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko parada badute. Datozen asteetan ere hainbat antzezlan ikusteko parada izanen da, hala nola, Bidarten, Donibane Lohizunen eta Hendaian.
Ibilki dipositiboaren seigarren edizioaren lehen emankizunarentzat, Axut! konpainia igo zen taula gainera Zazpi senideko antzezlana aurkeztera, martxoaren 3an, Hiriburuko La Perle gelan.
Martxoaz geroz, hamar bat konpainia ari dira Iparraldeko toki ezberdinetan. Aurten, publiko gazteari zuzendu emanaldiak dira, besteak beste, Ilargi arrantza antzezlana, 5 urtetik goitiko haurrentzat eta Behin bazen internet, 7 urtetik goitiko haurrentzak.
Euskal kultur erakundeak lekuko programatzaileen ekintzak koordinatzen ditu eta dispositiboaren komunikazioaz arduratzen da. Ibilki dispositiboaren karietara biltzen den sare aktiboa, euskarazko antzerkiaren alde engaiatzen da, Mauletik Hendaiara, Senperetik, Bastidatik, Hiriburutik, Donibane Lohizunetik, Bidartetik, Miarritzetik, Angelutik eta Baionatik pasatuz.
Egitaraua elkarrekin egiten da, bakoitzaren ahalak eta gaitasunak elkartuz, euskal antzerkiaren bizitasuna, ahalik eta publiko zabalenari ezagutarazteko asmoz.