Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal artistak New York-en, Euskal Etxearen 100. urtebetetze kari

Euskal artistak New York-en, Euskal Etxearen 100. urtebetetze kari

2013/10/06

New York-eko Euskal Etxea bere 100. urtebetetzea ospatzen ari da urri hastapen honetan. Karia hortara, hainbat euskal artista joan dira Estatu Batuetako hiri ospetsura. Horien artean, Christophe Pavia artista eta Kalakan musika taldea.

Aste beteko egitaraua prestatu dute New York-eko "Basque Club"-aren mendeurrena ospatzeko : mintzaldiak, kontzertuak, pilota... Estatu Batuetarako bidaia egin duten euskal artisten artean, aipatzekoa da Kalakan taldeak kontzertua eskainiko duela urriaren 11n. Bestalde, Christophe Pavia hendaiarrak eta Adelaide Darraspe urruñarrak Euskal kultur erakundeak 2012. urtean lagunduriko Zortzi orrazkera-desfilea aurkeztuko dute urriaren 13an.

Xehetasunak