Euskal berrikuntza artistikoaren 24 orduak

2012/06/01

ESTIA Bidarteko injeneritza eskolak datozen urriaren 19 eta 20an antolatzen duen “Berrikuntzaren 24 orduak” ekitaldiarekin bat eginen du Euskal kultur erakundeak ekimen berezi baten bitartez. Izan ere aurten, antolatzaileek nahi ukan dute hitzordu famatu hori artistei ere zuzendu, orotara 24 ordu utziz obra baten egiteko (arte bisualen alorrean, bainan izan daiteke ere adibidez eleberri labur bat, poesia, bertsu batzu,…). Gai orokorra bakarrik egun hartan berean emana izanen da (xuxen urriaren 19an, arratsaldeko 14:00etan, ESTIA injeneritza eskolan, Bidarten). Izenak oraindanik hartzen dira sarean.

Euskal berrikuntza artistikoaren 24 orduak

“Berrikuntzaren 24 orduak” ekitaldiaren printzipioa da sormenaren mekanismoen miatzea, industria teknologia aitzinatuen alorretan. Aurten, antolatzaileek nahi ukan dute ekintza artistei ere zuzendu, orotara 24 ordu utziz obra baten egiteko (arte bisualen alorrean, bainan izan daiteke ere adibidez eleberri labur bat, poesia, bertsu batzu,…). Gai orokorra bakarrik egun hartan berean emana izanen da (xuxen urriaren 19an, arratsaldeko 14:00etan, ESTIA injeneritza eskolan, Bidarten). Hortik goiti, artistek 24 ordu ttanko ukanen dituzte, beren proposamen artistikoaren egiteko. Gaiak bi mundu kurutzatuko ditu : teknologia eta euskal kultura. Oharra: noski ez da beharrezkoa leku berean 24 orduz egotea baizik eta obra bukatua izatea urriaren 20ko, 14:00etako ttanko 

;-)
;-)
Urriaren 20an, arratsaldeko 14 :00etan, epaimahai berezitua bilduko da eta sariak banatuko ditu.

Nork parte har dezake ?

Edonork parte har dezake : edo arte bisualetan (grafismoa, argazkigintza, bideoa, arte plastikoak,…) edo euskal literaturan (bertsuak, eleberria, poesia,…) trebe diren guziei idekia da. Aldiz izena eman behar da aitzinetik.

Nun ?

Parte hartzaileak Bidarteko ESTIA injeneritza eskolan errezebituak izanen dira. Gela edo espazio bat emana izanen zaie, garatu nahi duten egitasmoaren arabera.

Materiala

Artistek berekin ekarri beharko dituzte sorkuntzarako materialak. Aldiz, antolatzaileek haien esku ezarriko dituzte lehen eredurako taillerra, informatika gelak, inprimagailuak, errekuperazio materialak, etabar.

Sariak

« Sorkuntza artistikoaren 24 orduak » deitu ekitaldia ESTIA-ren eta EKE-ren (Euskal kultur erakundea) arteko partaidetzaren fruitua da. Euskal kultur erakundeak daraman Hogei’ta labelaren inguruan, hiru sari banatuak izanen dira :

  • Lehen saria : 300 euro
  • Bigarren saria : 200 euro
  • Hirugarren saria : 100 euro

Izen-emaiteak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)