Euskal Bide Arteak 2013
Apirilaren 25etik 28ra, Euskal Bide Arteak festibala iraganen da Bidarten. Musika, ipuinak, dantza, kantua, erakusketa... Denetatik izanen da Bidarteko Herriko Etxeko Kultura Zerbitzuak eta Euskal kultur erakundeak antolatu euskal kulturaren inguruko festibal honen 7. edizioan.

Festibalaren edizio berri honetan, besteak beste Kiribil konpainiaren Oro bil, borobila ikusgarria preziatzen ahalko da, Patrick Fischer eta Philippe Albor-en Musikolore musika ikusgarria, gaualdi bat Moï-Moï kolektiboarekin, ipuinaldi bat Ixabel Millet-ekin, edota Ixtorio Mixtorio dantza ikusgarria.
Xehetasunak
- Bidarteko Kultura Zerbitzua : 05.59.54.68.59.
- Euskal Bide Arteak - Egitarau osoa (pdf)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)