Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantzari buruzko hitzordu berri bat Biarritzen

Euskal dantzari buruzko hitzordu berri bat Biarritzen

2016/11/02

2016ko azaroaren 5etik 13ra, Malandain Ballet Biarritz-ek euskal dantzaren inguruko hitzordu berri bat proposatzen du Biarritzen."Euskal hitzorduak"-en lehen edizio honetan, aniztasun handiko euskal dantzak deskubritzeko parada izanen da, tailer eta ikusgarri ezberdinen bidez.  Euskal kultur erakundea partaide da. 

Hitzordu berri hau, Malandain Ballet Biarritz-ek Biarritz Kultura-rekin batera antolatzen duen Biarritzeko Dantza Denboraldiaren baitan kokatzen da.

Historia Museoaren 30. urteurrenarekin eta Biarritzeko San Martin jaiekin bat, euskal dantzaren bi unibertso ezagutzeko parada izanen da : alde batetik, pertsona guzientzako tailerren bidez eta, bestetik, Maritzuli eta Bilaka konpainien ikuskizunen bidez. 

Ikusgarriak azaroaren 12an (Maritzuli konpainiaren Nundik nora ?) eta azaroaren 13an (Bilaka) iraganen dira Kasinoan.

Tailerrei dagokienez, batzuk familiei zuzenduak dira eta beste batzuk hasiberriei edo jadanik dantzatzen dakitenei. Izenak aitzinetik eman behar dira.

Xehetasunak