Euskal Herria Zuzenean 2013

2013/06/26

Ekainaren 28, 29 eta 30ean, Euskal Herria Zuzenean festibalaren 18. edizioa iraganen da Lekornen. Zortzi urte Arrosan iragan ondoren, bost Idauze-Mendin eta lau Heletan, Euskal Herriko gaurko musiken festibal zaharrenak garai berri bat hasiko du Lekornen. Programazio ezin ederrago batekin gainera.

Euskal Herria Zuzenean 2013
Aurtengo afitxa

Alabaina, Lekornen hasiko den garai berri honi ekiteko, programazio ederra apailatu dute Euskal Herrian Zuzenean-eko antolatzaileak, nazioarteko izen handi batzuekin (Jimmy Cliff, Archive, Black Lips, Etienne de Crécy, Elisa Do Brasil...), bainan ere Euskal Herriko talde parrasta batekin (Fermin Muguruza Kontrakantxa, Willis Drummond, Belako, Zuloak, Herri Oihua, Anestesia, Iheskide, Itziarren Semeak, Aire Ahizpak, Anje Duhalde, Rafa Rueda, Niko Etxart, Maddi Oihenart, Oreka TX, Petti, Anari, Amaren Alabak, Aguxtin Alkhat...).

Baina dena ez da musika izanen. Antzerkia ere izanen da, hala nola Traboules konpainiarekin, bai eta dantza ere, adibidez Donostiako Ertza konpainiarekin.

Programazio horrekin, elkarteak frogatzen du euskal nortasuna, kultura eta hizkuntza baloratzeko asmo irmoa duela

Euskal kultur erakundea Euskal Herria Zuzenean-en partaide da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)