Euskal Herria Zuzenean 2016
Euskal Herria Zuzenean festibalaren 21. edizioa uztailaren 1,2 eta 3an ospatuko da. Arrosan, Idauze-Mendin eta Heletan izan ondoren, Euskal Herriko festibal zaharrenak laugarren aldiz Lekorne izanen du topaleku. Karia hortara, mota guzietako kontzertuak eta ikusgarriak antolatuak izanen dira gune ezberdinetan. Bolondresen laguntza ere ez da faltako.

Hainbat talde arituko dira festibalaren gunean antolatuak izanen diren toki ezberdinetan, horien artean 2ZIO, Fermin Muguruza, Belako, Eskean Kristö, Nina Coyote & Chico Tornado, Willis Drummond, Gozategi, Lumi edo Mac Onak euskal taldeak.
Baina dena ez da musika izanen. Antzerkia izanen da ere Ama-2 bikotearekin eta dantza Bilaka edo Kukai konpainiekin.
Euskal kultur erakundea Euskal Herria Zuzenean festibalaren partaide da.
Xehetasunak
- EHZ 2016 - Egitarau osoa
- Euskal Herria Zuzenean : 05 59 70 20 08
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)