Euskal idazle batek egonaldi baten egiteko parada du Hendaian
2011n bezala Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk Literatura Egonaldi baten antolatzeko xedea dute udazken honetan, Hendaiako Abbadia Eremuan, urriaren 1etik azaroaren 4a arte. Edozoin euskal idazleri idekia den deialdia zabaltzen dute horretarako, 2012ko apirilaren 15a arte.

2011n Fernando Morillo idazle azpeitiarra hautatua izan zen lehen deialdiaren karietara. Esperientzia aberats hori berritu nahi izan dute antolatzaileek.
Aurtengo deialdia euskaraz idazten duten idazle guztiei zuzendua zaie (oharra: 2011ko deialdia Hego Euskal Herriko idazleei bakarrik izan zen zabaldua).
Antolatzaileek eskaintzen dutena:
- Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, « Nekatoenea » deitzen den etxean, 2012ko urriaren 1etik azaroaren 4a arte.
- 1000 euroko beka bat eskuratuko du idazleak
Hautagaiek idatziko dituzten egitasmoek bi zati ukan beharko dituzte, eta hauek beharko dira ongi errespetatu :
- Literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako “Nekatoenea” etxean
Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela. Hala ere, sorkuntzak oihartzun egin beharko dio Euskal Kultur Erakundearen «Hogei’ta » deitu urte anitzeko programa berriari. Programa horren xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da (ikus www.hogeita.com) - Kolegio edo lizeotako ikasleekin topaketak egitea, obraren inguruan, eta hau idatzia izanen delarik (2012 amaieran edo 2013ko lehen hilabeteetan).
Hautagaitza aurkezteko epea : 2012ko apirilaren 15a
Parte hartzeko xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)