Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal idazle baten egonaldia “Nekatoenea” etxean Hendaian: Ekhiñe Egiguren hautatua izan da

Euskal idazle baten egonaldia “Nekatoenea” etxean Hendaian: Ekhiñe Egiguren hautatua izan da

2012/06/02

Euskal kultur erakundeak, “Hogei’ta” labelaren barnean, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk literatura egonaldi bat antolatu dute, euskal literaturaren sorkuntza bultzatzeko, oroz gainetik idazle gazteak gomitatuz idaztera. Kalitate oneko lau egitasmo eskuratu dira, eta azkenean, Ekhiñe Egiguren hautatua izan da. Donostian sortua da 1978an, arkitektoa da lanbidez bainan denbora anitz iragaiten du, idazten eta irakurtzen. Bere idazketa egonaldia 2012ko urriaren 1etik azaroaren 4a arte iraganen da.

Oroz gainetik Ekhiñe Egigurenek poesiak idazten ditu. Hamalau urteetan irabazi zuen bere lehen literatura saria eta geroztik beste hainbat lortu ditu, gehienak poesía lanentzat (Koldo Michelena, Urruzuno sariak, Pasaiako poesia lehiaketa, etabar).

Hain zuzen, Hendaiako egonaldi honetan, Anton Abbadie zientzialariak bultzatu zituen Lore jokoetarik abiatuz, pieza poetikoak sortuko ditu, autorearen sormenari lotuak, pentsamendu eta hausnarketa pertsonalak izanen direnak.

Idazketa egonaldia Hendaiako Abbadia Eremuan, « Nekatoenea » deitzen den etxean iraganen da 2012ko urriaren 1etik azaroaren 4a arte. (hilabete batez). Apartamendu bat eta ahalbide teknikoak idazlearen peskizan ezarriak izanen dira.

Obra egina izanen delarik, idazleak kolegioko eta lizeoetako ikasleekin topaketak eginen ditu 2013an, edukinaren aipatzeko, halaber bere idazle ibilbidea.

Xehetasunak