Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

Euskal Kultur Erakundea "948 Merkatua–Nafarroako arteen Merkatua"-ren bigarren edizioan

2018/11/18

Mugaz gaindiko kultura lankidetza sailaren kari, Euskal kultur erakundeak 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an Iruñan iraganen den 948 Merkatua-Nafarroako arteen Merkatuan parte hartuko du, hainbat proposamen artistikoren bidez. Horrez gain, hitzaldi bat eskainiko du Etxepare Institutuarekin batera Aquitaine.eus programaren aurkezteko. EKEk ekitaldi horretan parte hartzen du Aquitaine.eus programaren karietara eta Akitania Berria eskualdeko kultura agentzia bezala.

948 merkatua deitu Nafarroako arteen merkatuaren bigarren edizioa Iruñean eginen da 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23an. Kulturaren sektoreko feria profesional honek artista eta profesionalak bildu eta diziplina anitzeko proposamen artistikoak programatuko ditu.

Hona ondotik, karia hortara Euskal kultur erakundeak proposaturiko ekitaldiak:

Xehetasunak