Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultur erakundea eta Iparraldeko argitaletxeak Durangoko azokan

Euskal kultur erakundea eta Iparraldeko argitaletxeak Durangoko azokan

2014/11/25

Aurten ere, Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak agerian egonen dira Durangoko azokan, abenduaren 5etik 8ra. EKE bera Iparraldeko argitaletxeen erakusmahaien ondoan ordezkatua izanen da azoka denboran.

Orain duela 8 urte abiatu dinamikari segida emanen diote aurten ere Gerediagak eta EKE-k. Horren ondorioz Agorila eta ZTK disketxeak, Elkar,GatuzainIkas eta Maiatz argitaletxeak, Iparraldeko Ikastolak etaKanaldude web telebista azokan aurkituko dira Iparraldeari dedikatua den espazioan (Artekale 16 – 19 eta Goienkale 82 – 85 - Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da). 

Aurten gainera, lehen aldiz, Euskal kultur erakundeak bere standa ukanen du Goienkale 82 helbidean.

Azpimarratzekoa da ere Euskal kultur erakundeak eta Gerediaga elkarteak hitzarmen bat izenpetu dutela Baionan 2014ko azaroaren 26an beren arteko partaidetzaren indartzeko.

Gehiago jakin