Hemen zaude: Hasiera Albisteak EKE-k euskal kultura ondare immaterialaren 5 inbentario-fitxa plazaratzen ditu

EKE-k euskal kultura ondare immaterialaren 5 inbentario-fitxa plazaratzen ditu

2018/08/28

2015ean, Kultura ministerioak, kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendu egitasmo deialdi bat abiarazi zuen. Euskal kultur erakundea saridun izan zen eta azken bi urteetan dantza praktikei lotuak diren bost inbentario-fitxa osatu ditu. Sarean ikus daitezke.

Unesco-k 2003an onartu kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmena, 2006an berretsi zuen Frantziak.

Hitzarmen horren arabera, «Estatu bakoitzak beharrezko neurriak hartu behar ditu bere lurraldeko kultura ondare immateriala (KOI) babesteko. […] Babestu behar den ondare horren identifikazioa segurtatzeko, Estatu bakoitzak bere lurraldean kokatua den kultura ondare immaterialaren inbentario bat edo gehiago egin behar ditu».

Inbentario nazionala egina da KOI-ren babesteko eta ezagutza zientifikoaren garatzeko. Kultura ministerioak (Ondareen zuzendaritza nagusia) mantentzen eta eguneratzen du. Kultura praktikak dokumentatzen dituzten deskripzio fitxaz osatua da. Fitxa horiek, etengabe arraberritzen diren bizi-praktikak baizik ez dituzte biltzen: «kultura ondare immaterialaren izaera dinamikoa eta bizia beti errespetatu behar da» (2003ko Hitzarmenaren printzipio etikoak, 8.). Halaber, fitxa horietan agertzen diren informazioak momentuko praktikaren deskribapen bat baizik ez dira.

Unesco-ren kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmenaren baitan, Kultura ministerioak kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendua den egitasmo deialdi bat abiarazten du urtero. Deialdi horrek inbentario-fitxak ekoiztea du xede. 2015ean, EKE saridun izan zen, eta 2016 eta 2018 urteen artean dantza praktikei lotuak diren bost inbentario-fitxa osatu ditu (frantsesez):

Thierry Truffaut-k (Euskal Herriko besta eta dantza tradizioen antropologo aditua, Lapurtarrak, Herri Soinu, Lauburu eta Etniker Iparralde bezalako elkarteen kidea), eta Terexa Lekumberri-k (antropologoa eta ondare immaterialaren arduraduna EKE-n), fitxa horiek idatzi dituzte. Horrez gain, ikertzaile eta aditu batzuek laguntza eman dute, izan ekarpen idatzi baten bidez, edo ikerketak eta idazlanak gure esku ezarriz. Hala ere, fitxen osaketa posible izan da tokiko ikerketetan parte hartu duten praktika horien ondokoei edo eramailei esker. Bukatzeko, fitxa horiek, Pirinio-Atlantikoetako departamenduekilako partaidetza baten karietara, EKE-k kudeatzen duen « Eleketa » programaren baitan bilduak izan diren lekukotasun anitzez aberastu dira.

Bost fitxa horiek Frantziako KOI-ren Inbentarioaren barne dira (404 elementuz osatua zen 2018ko agorrilaren 1ean) eta kultura Ministerioaren webgunean ikus daitezke ere bai: http://www.culture.gouv.fr/Thematiques/Patrimoine-culturel-immateriel/L-inventaire-national/Inventaire/Fiches-de-l-Inventaire-national-du-PCI/Pratiques-physiques-traditionnelles

Epe ertainean, https://www.pci-lab.fr/ webguneak fitxa guziak geolokalizatzeko parada emanen du, bai eta publikoari parte hartzeko aukera ere, Wikipedian fitxen eguneraketak eginez.

2018-2019an, EKE-k bost inbentario-fitxa berri sortuko ditu. Hauek, Euskal Herriko neguko bestak aztertuko dituzte:

  • Trufania;
  • Zanpantzar;
  • Antzara Jokoa;
  • Baionako idiak eta Hazparneko behi lasterketak;
  • Santibate eta Libertimendua.

 

Gehiago jakin