Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultur erakundearen 2012ko ekintzen bilduma eta araudi berriak

Euskal kultur erakundearen 2012ko ekintzen bilduma eta araudi berriak

2013/03/25

2013ko martxoaren 23an Ezpeletan iragan den biltzar nagusiaren karietara 2012. urteko ekintzen bilduma bozkatua izan da eta oraindanik eskura daiteke sarean. Bestalde ezohiko biltzar nagusian onartuak izan diren elkartearen araudi berriak ere eskuragarri dira.

Ezkintzen bildumak Euskal kultur erakundeak 2012an bere 4 lan arloetan (Kultura politika publikoen laguntzea, kulturaren zaintzea eta transmisioa, kultur eragileen sostengatzea, ezagutzen partikatzea) eraman ekintzak biltzen ditu. Zerrendatzen ditu ere EKE-k lagundu dituen artisten eta elkarte-kideen egitasmoak.

Euskal kultur erakundearen funtzionamendua finkatzen duten araudien aldaketa bozkatua izan da ere Ezpeletan. Araudi berriak sarean dira oraindanik.

Xehetasunak

2012ko ekintzen bilduma (argazkia: Jakes Larre)