Euskal kultur erakundearen 25 urteak aipagai "Txirrita" emankizunean

2016/01/21

2016ko urtarrilaren 24an, igandearekin, France 3 Aquitaine telebista kateko Txirrita euskarazko emankizunak Euskal kultur erakundearen 25 urteak izanen ditu hizpide. Saioa 11:25etan hasiko da.

Euskal kultur erakundearen 25 urteak aipagai "Txirrita" emankizunean
EKEko lantaldea - Argazkia : Nicolas Mollo

Euskal kultur erakundearen 25 urteen karietara, France 3-k erreportai bat proposatzen du EKE-ren ibilbidea oroitarazten duena, 90. hamarka hasieran sortu zenetik gaur egun arte.

Lekukotasun desberdinak ikusten ahalko dira, bai eta musikari gazte batzuen bideo-klipak ere, Allande Boutin-ek prestatu eta animatu France 3 Euskal Herri Pays Basque-eko erredakzioaren emankizun honetan.

Xehetasunak

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)