Jakes Larre
2022/05/23
Zonbait hilabete lanen ondotik eraberriturik datorkigu www.eke.eus ataria. Gure ekintzak hobeki komunikatzeko asmoz baita ere Iparraldeko kultura biziaren agerian emateko webgunearen grafismoa eta ergonomia landu ditugu.
Arraberritze lan horiek ezinbestekoak bilakatu ziren Plone web-eduki kudeatzailearen eguneratzeko eta 2005. urtetik sortutako edukien iraupenaren eta eskuragarritasunaren segurtatzeko.
Bestalde, gailu desberdinei baina bereziki mugikorrei egokitutako grafismoaren eta nabigazioaren egokitzeko premia bazen ere.
Zazpi urte guziz arraberriturik
Sortu denetik, 1998an, 7 urte guziz arraberritze lanak eraman ditugu gure webgunearen hobetzeko.
1998: EKE-ren lehen webgunearen zintzilikatzea.
2005: Euskal kulturaren atariaren sortzea www.eke.org (ZOPE aplikazio zerbitzaria).
2012: Plone web-eduki kudeaketarako sistemara migrazioa.
2019: Plone 5 web-eduki kudeaketarako sistemara migrazioa.
Lan horren eramateko erabiltzaileen iritziak ere hartu dira kontutan (helburu honekin burutu ziren asebetetze inkestak eta elkarrizketak 2016. urtetik aitzina).
Grafismoari doakionez EKE-ren karta grafikoari jarraikiz (logoa, koloreak, beltza, gorria…) estilo aireztatuagoa proposatua zaio erabiltzaileari, irudiari, ikonografiari leku gehiago utziz. Erran bezala gailu mugikorretan erabilpena errazteko ergonomia landua izan da.
Ildo editorialari doakionez EKE-ren ekintzak (laburbiltzeko lantaldearen lana eta sustatutako elkarte-egitasmoak) baita euskal kulturaren agenda dira nabarmendu nahi izan diren aipagaiak.
Hautu horien adierazle diren zonbait aldaketa konkretu aipa daitezke adibide gisa:
Webgunean argitaratutako berriak eta gertakariak ez huts egiteko hor daude beti gure berripaper elektronikoak. Bi dira eta bakoitzak bere berezitasunak dauzka.
Gure webgunea Euskal Herrian pentsatua eta eraikia. Eibarko CodeSyntax enpresak garatu du.
Hemendik aitzina webgunean aurkeztuak diren gai tematiko batzuk sakondu nahi genituzke euskal dantzaren atala osatu dugun bezala, "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren dokumentuen katalogoa sarean emanez.
Betiere publiko desberdinen interesa pizteko helburuarekin.
Webgune berri honetaz dituzun iritziak eta komentarioak gurekin parteka. Lagun gaitzazu gure zerbitzua hobetzen. Aitzinetik milesker!
Nire iritzia ematen dut