Euskal kulturaren 3. eguna Baionako kontserbatorioan
2015eko urtarrilaren 17an, larunbatez, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko egun berezi bat antolatuko dute kontserbatorioan berean. Karia hortara, dantzaren eta musikaren inguruko tailer batzu izanen dira. Aurten Xiberoa ohoratua izanen da gainera.

Hirugarren urtea da Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko egun bat antolatzen dutela elkarrekin.
Aurtengoan, Euskal Herriko lurralderik ttikiena ohoratua izanen denez, bertako bi artista enblematiko hor izanen dira tailerren animatzeko :
- Barkoxeko Patrick Queheille dantzaria, Xiberoko dantzen erakaslea, Pastorala idazlea eta Etxahun kultur elkarteko lehendakaria. 12 urte guziz, pastoral bat sortzen dute Barkoxen. Patrick-ek idatzi du orain arteko azkena, Xahakoa izenekoa eta 2010ean antzeztua izan dena. Pastorala harek Etxahun Attuli-ren omenez idatzia izan zen.
- Gotaine-Irabarneko Mixel Etxecopar musikaria, kantaria, euskara erakaslea eta 1990ean abiatu Xiru festibalaren sortzailea. Etengabe badabil tradizioaren eta esperientzia garaikideen arteko zubiak eraikitzen.
Parte hartzaileak
- Mixel Etchecopar (Musikaria eta kantaria)
- Patrick Queheille (dantzaria)
- Agnès Rospidegaray (Kontserbatorioko erakaslea, ohiko musikak)
- Philippe De Ezcurra (Kontserbatorioko erakaslea, ohiko musikak)
- Michaël Gavazzi (Kontserbatorioko zuzendaria)
- Pantxoa Etchegoin (Euskal kultur erakundeko zuzendaria)
Egunaren egitaraua
- 9:30 : parte hartzaileen harrera
- 10:00 : dantza eta musika tailerra
- 12:00 : bazkaria
- 13:30 : dantza eta musika tailerren segitzea
- 16:00 : ikasleen tailerren aurkezpena
Egun horretaz bestalde, Orai Bat elkarteak Xiberoko maskaradari buruzko erakusketa bat proposatzen du, Baionako kontserbatorioan ikusgai izanen dena urtarrilaren 12tik 21era.
Xehetasunak
- Izen-emateak : 05 59 31 21 79 / j.asselin@cmdt-ravel.fr
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)