Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kulturaren baliabideak herri elkargoka eta herrika

Euskal kulturaren baliabideak herri elkargoka eta herrika

2013/10/25

Euskal kulturaren inguruko baliabideak (aktualitateak, agenda, elkarteak, artistak, kulturguneak) herri elkargoka eta herrika ikusteko parada ematen du orain Euskal kultur erakundeak bere web ataritik. Egunero gure webgunean sartzen ditugun datu geolokalizatuetan oinarritzen den tresna berri hori osatua eta eguneratua izanen da hilabetez hilabete.

"Euskal kultura herri elkargoetan eta herrietan" saila www.eke.org atariko menu nagusian atxeman daiteke, "Kultur eragileak" atalean hain zuzen.

Tresna horrek bi irakurketa maila proposatzen ditu: herri elkargoena (adibidea: Hego Lapurdiko hirigunea) eta herriena (adibidea: Hendaia).

Bista bakoitzean ondoko edukiak erakusten dira:

  • Kokapen geografikoa
  • Lurraldearekin zerikusia duten albisteen artxiboa (EKE-ren atarian argitaratutakoak)
  • Ondoko kultur gertakarien agenda
  • Kultur eragileen zerrenda
    • Elkarteak / Artistak / Pertsona baliagarriak
    • Festibalak eta gertakariak
    • Kulturguneak eta aretoak

Erran gabe doa zerrendatze hori hobetua izanen dela ondoko hilabeteetan eta EKE-k eskua luzatuko diela lurraldez lurralde kultur eragile desberdinei tresnak honek eskaintzen dituen emaitzak errepresentatiboak eta adierazgarriak izan daitezen.

Panorama hau erabilgarria izaten ahalko da, besteak beste, lurralde jakin bati buruzko kultur diagnostiko bat landu beharko delarik, betiere euskal kulturari begira.

Xehetasunak