Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kulturaren inguruko eguna Baionako kontserbatorioan

Euskal kulturaren inguruko eguna Baionako kontserbatorioan

2013/02/09

Baionako Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko eguna antolatu dute otsailaren 9an. Goizeko mintzaldiak publiko zabalari idekiak ziren.

Publiko zabalari idekiak ziren ziren goizeko mintzaldietan, euskarari buruzko argibide zenbait aurkeztuak izan dira Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendariaren eskutik. Halaber ikusi da nola poesia eta musika kurutzatzen diren, euskal kantuari kolore berezia emateko. Gai horietan berezituak diren aurkezleek - Sustrai Colina bertsulariak eta Philippe de Ezcurra musikariak - ohizko musika adierazpenak zehaztu dituzte : bertsulari baten inprobisazioak, dantzaren, kantuaren eta musikaren inguruko ekitaldi kolektiboak, etabar.
Goizaldearen urhentzeko, Euskal Herriko musikaren historian gaindi ibiltzeko parada izan da, Alexandre de la Cerdarekin. Hor aipatuak izan direlarik jakinduria erakutsi duten ereslariak… Sarasate eta Ravel bezalakoen ondoan, gaurko konpositore gazteak, hauek euskal kultura egunero arraberritzen dutenaren marka…

Arratsaldean, Kontserbatorioko ikasleek Euskal Herriko musiken eta dantzen tailerretan parte hartu dute.

Bestalde otsailaren 1etik 22ra Euskal kultur erakundeak ekoiztu "Kantuketan" ukipen-pantailak kontserbatorioaren harreran izanen dira kontsultagarri. Instalazioak 120 euskal kanturen entzuteko parada eskaintzen du, lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, inglesa eta gaztelera) eta horretaz gain, erakusketan zeuden bideo artxiboen eta elkarrizketa zatien gozatzeko aukera.

Gehiago jakin

Goizeko hitzaldien entzulegoa (Argazkia: EKE - Jakes Larre)