Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal zinea "Rencontres sur les Docks" festibalean

Euskal zinea "Rencontres sur les Docks" festibalean

2017/03/03

Euskal zineak toki berezia ukanen du 2017ko martxoaren 8tik 11ra Baionako Atalante zinegelan ospatuko den Rencontres sur les Docks festibalaren 13. edizioan. Bi gaualdi izanen dira : martxoaren 9an Sagardoa bidegile filmaz eta "Sîpo Phantasma" zine-kontzertuaz gozatzen ahalko da. Martxoaren 10ean aldiz, hainbat euskal laburmetraia ikusteko parada izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.