Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal zinea ohoretan Baionako Atalante gelan

Euskal zinea ohoretan Baionako Atalante gelan

2016/11/12

2016ko azaroaren 18an, euskal zinearen inguruko gaualdi bat iraganen da Baionako Atalante zinegelan. Amama film arrakastatsua ikusteko parada berri bat izanen da eta horrez gain, Kalebegiak filma lehen aldiz erakutsia izanen da Lapurdin. Bi proiekzioen artean, Amama filmaren soinu-bandaren egilea den Mursegok kontzertu bat eskainiko du gainera. Bestalde, Amama filmaren inguruko Erroak, enborra, adarrak erakusketa ere estreinatua izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Egitaraua

    • 18:00 : Asier Altunaren Amama filmaren proiekzioa (Euskal Herria - 2015 - 1:43 - euskaraz, frantses azpitituluekin)

    • 19:30 : Amama filmaren inguruko Erroak, enborra, adarrak erakusketaren estreinaldia. Asier Altunaren presentzian
    • 20:30 : Mursego-ren kontzertua (txeloa, ahotsa, teklatua, ukelele)
    • 21:15 : Kalebegiak filmaren proiekzioa (Euskal Herria - 2016 - 1:52 - Euskaraz eta gaztelaniaz, frantses azpitituluekin)

Xehetasunak

 

Mursego