Euskal zinemaren banaketaz Iparraldean

2013/09/25

Euskal kultur erakundeak eta Hendaiako Begiradak elkarteak euskal zinemaren hedapenari buruzko bilkura antolatu dute Hendaia Film Jaialdiaren karietara, 2013ko urriaren 18an, Hendaiako Mendi Zolan gelan.

Euskal zinemaren banaketaz Iparraldean

Iparraldeko ikusleen eskaera geroz eta handiagoa izanik ere, oztopoak badira euskal zinea gure lurraldeko pantaila ezberdinetan hedatzeko, besteak beste horrendako hedapen egiturarik ez delako. Ondorioz, emanaldi bakan eta sakabanatuak egiten dira, eta filmen ustiatzea eskasa gelditzen da film­ egile, ekoizle,ustiatzaile eta ikusleentzat.

Hendaia Film Festival jaialdiaren karietara, bilkura batean parte hartzera gomitatu dituzte EKE-k eta Begiradak elkarteak arlo hortako eragileak, 2013ko urriaren 18an, ostiral goizeko 10:00etan, Hendaiako Mendi Zolan gelan. Bertan, problematika hori aipatuko dute eta aterabide konkretuak atxematen saiatuko dira. Mugazgaineko harremanak ere aipatuak izanen dira noski. Bilkura hori Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren, ECLA-ren (idatziaren eta irudiaren eskualdeko Agentzia), hego Euskal Herriko banatzaileen eta iparraldeko zine ustiatzaileen presentzian eginen da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)