"Euskaldunen Argentina" erakusketa Argentinan gaindi
Euskal kultur erakundeak beste partaide batzuen laguntzarekin 2005ean osatu zuen erakusketaren bertsio arindua Argentinan gaindi ibilaraziko du Pirinio Atlantikoetako kontseilu nagusiak.

Kontseilu nagusiak nahi izan du "Euskaldunen Argentina" erakusketaren bertsio arindu bat ibilarazi Argentinan gaindi Frantziako enbaxada eta Buenos Aireseko Alliance Française fundazioaren adarraren laguntzarekin.
Erakusketa 2014ko maiatzaren 13an estreinatua izan da Buenos Aireseko Palermo auzoan. Urte batez Argentinako Alliance française-eko egoitza desberdinetan erakutsia izanen da.
Xehetasunak
- "Euskaldunen Argentina" erakusketa
- "Euskaldunen Argentina" Buenos Airesen (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)