Maia Etchandy
2021/04/09
Galtzagorri elkarteak "Paperean hegan / Flying Over Paper" ikuskizuna antolatu du Londresen egingo den nazioarteko kongresu baterako. Agorrilaren 24an emanen dute euskarazko haur literatura, ilustrazioak, musika eta kantua uztartzen dituen ikuskizun hori. Artista desberdinak biltzen ditu, besteak beste Maddi Oihenart kantari zuberotarra.
Etxepare Institutuaren eta OEPLI erakundearen laguntzarekin prestatu dute ikuskizuna. Agorrilaren 23tik 26ra Londresen (Inglaterra) egingo den IBBYren (International Board on Books for Young People) Nazioarteko Kongresuan emana izanen da.