Eusko Ikaskuntzak hiru sari berri antolatzen ditu

2015/08/22

Eusko Ikaskuntzak hiru sari berri antolatzen ditu Baionako Hiriaren partaidetzarekin : Ohorezko Saria, Euskal Kulturaren Saria eta Bideo Dokumentalak sortzeko saria. Hiru sari horietan hautagaitzak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean bukatzen da.

Eusko Ikaskuntzak hiru sari berri antolatzen ditu
  • Eusko Ikaskuntza-Baionako Hiria Ohorezko Saria

Eusko Ikaskuntzaren eta Baionako Herriko etxearen arteko akordioaren bidez, 2000 urtetik Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria ematen dute, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.

  • Eusko Ikaskuntza-Baionako Hiria Euskal Kulturaren Saria

Sariak lagunduko du zientzia edo kultur lan bat obratu duena, edo unibertsitateko tesia bat egin duena. Baionako hiriari buruz edo Lapurdi, Baxe Nafarroa edo Zuberoari buruz, bereziki ikasle baldin bada edo gaztea. 2.500 euroko saria eskainiko zaio.

  • Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria Bideo Dokumentalak sortzeko Saria

Euskal Herriko biziaren edo, berezikiago, Baiona Hiriko alderdiren bati buruzko bideo dokumental edo erreportaje onenari emateko saria, amateur edo ez ofiziozko sailan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)