Ez Da Musik elkarteak Larreko-ren bertsuak argitaratu ditu
Senpereko Ez Da Musik elkarteak Jean-Pierre Soudre “Larreko” senpertarraren bertsu bilduma argitaratu berri du. Denetan, 160 bertsu bildu dituzte. Liburua Senpereko liburudendan eros daiteke, bai eta posta bidez ere.

Jean-Pierre Soudre "Larreko" 1924an sortu zen Senperen. Laborari honek hitzak eta euskara errotik maite ditu. Bere bertsuetan, Senpere, bere haurtzaroa, laborantza, erlijioa aipatzen ditu, besteak beste.
Liburua Senpereko liburudendan eros daiteke 5 euroren truke. Postaz eskuratu nahi duenak aldiz, 9 euroko txeke bat helarazi behar du ondoko helbidera : Pierre Ithouria - Olasogaraia - Laparrenea bidea - 64310 Senpere.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)