FAMDT federazioaren topaketak Uztaritzen

2016/05/27

Frantzian ohiko musiken eta dantzen arloko elkarteak biltzen dituen federazioak bere urteko topaketak Uztaritzen antolatuko ditu aurten ekainaren 10tik 11ra, Herri Soinu bertako elkarteak lagundurik.

FAMDT federazioaren topaketak Uztaritzen
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Uztaritzeko Herriko Etxearen, Errobi Herri Elkargoaren eta Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin Herri Soinu elkarteak, FAMDT, ohiko musika eta dantzen federazioak Frantzia mailako topaketak antolatzen ditu ekainaren 10ean eta 11n, Uztaritzen.

Topaketa horietan, eskualdeko politika ardatzetako bi gai aipatuko dira: alde batetik, kultur eskubideak eta bestetik NOTRe legearen eraginak. Eskualdeko Musika eta dantzen bi kultura bilguneek (UPCP Métive eta CRMTL-Limousin) topaketa horietan parte hartuko dute.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)