Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gau Argi festibalak 20 urte

Gau Argi festibalak 20 urte

2016/07/09

Gau Argi festibalaren 20. edizioa 2016ko uztailaren 14tik 18ra ospatuko da. Urtemuga honen karietara, munduko haurren eta dantzen jaialdiak egitarau aberatsa apailatu du Basusarrin, Ezpeletan, Kanbon edo Hendaian. Euskal kultur erakundea partaide da.

Aurtengo herri gomitatuak Egipto, Letonia, Thailandia, Ukrania eta Bretainia izanen dira.

Uztailaren 13an, dantza ikusgarri bat izanen da Basusarrin herri gomitatuekin eta bertako Biez Bat konpainiarekin. Biharamunean, besteak beste, Maritzuli konpainiaren Lau urrats eta kitto ikusgarria ikusten ahalko da Ezpeletan.

Festibalaren egitarau osoa orri honetan kontsulta daiteke.

Xehetasunak

Argazkia : gauargi.fr