Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia

2013/02/18

"Hogei'ta" ekintza labelaren karietara, Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer aretoa (Cenon) eta le Florida gela (Agen) bildu dituzte mugaz gaineko proiektu deialdi bat abiatzeko gaurko musiken eta irudiaren alorretan.  Hautagaitza aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 30a.

Euskal kulturaren (historiaren, gizartearen…) eta euskararen osagai batzu ber-interpretatu eta itxuraldatuko duten egitasmo berritzaileak laguntzea, hau da ekimen honen helburu nagusia. Euskal kultur erakundeak daraman gazteei zuzendutako "Hogei'ta" programan kokatzen da.

Proiektuaren zuzeneko aurkezpenak gaurko musikak eta irudia nahasiko dituen sorkuntza baten itxura ukanen du. Hautagaiek, berek bildu eta grabatu ekaietatik abiatu beharko dute.

Xehetasunak