Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gazteluma saria Egoitz Zelaiarentzat

Gazteluma saria Egoitz Zelaiarentzat

2016/04/02

Egoitz Zelaia Hendaiarrak irabazi du Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Gazteluma sariaren VIII. edizioa. Eta galtzen bagara, zer ? deitzen da lapurtar gaztearen lehen liburua. Bestalde, Gazteluma lehiaketaren IX. edizioa ere martxan da. Idazlanen egitasmoak berantenaz 2016ko urriaren 17ko igorri behar dira.

Gazteluma saria 2000. urtean sortua izan da, ipar Euskal Herriko gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz.

 Egoitz Zelaia Hendaian sortu zen 1982an. Euskal ikasketak egin ditu Gasteizen eta Baionan. Geroztik, euskalgintzako beste hainbat arlotan lan egiten segitu du. Bertsularitza munduan ari da batez ere eta bertsu-eskoletako irakasle da ofizioz. Irrati eta idatzizko kazeta andanetan kolaboratzaile, artikulu frango idatzi ditu. Eta galtzen bagara zer ? bere lehen eleberria zortzi kapituluz osatzen da, eta horietarik bakoitzean pertsonaia baten istorioa kontatzen du, lotura bat badelarik beren artean. 

Bestalde, abian da Gazteluma lehiaketaren IX. edizioa. Sariztatuak 3000 euroko dirulaguntza eskuratuko ditu eleberria edo ipuin bilduma baten idazteko. Idazlanaren egitasmoa 2016ko urriaren 17ko Elkar dendara igorri behar da berantenik.

Xehetasunak

  • Elkar denda : 05 59 59 35 14 /
  • Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25

Pantxoa Etchegoin eta Egoitz Zelaia - Argazkia : berria.eus