Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hameka Euskaraz

Hameka Euskaraz

2018/10/23

2018ko azaroaren 1ean, "Hameka" karrikako arteen fabrikak euskal sorkuntzaren inguruko "Hameka Euskaraz" festibalaren edizio berri bat antolatzen du Larresoron. Euskarazko 3 ikusgarri ikusgai izanen dira herriko gelan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Egitaraua

  • 15:00etan, herriko gelan: Inondik Inora-ren "Benetan be" antzezlana (Denentzat 4 urtetik goiti 50')

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!
Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.

  • 16:30etan, herriko gelan: Kalegorrian-en "Barsanti" antzezlana (Denentzat 4 urtetik goiti 60')

Aitona-amona bikote bat etxerik gabe gera­tzear dago. Ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko. 
Justizia egingo al da?

  • 18:30etan, herriko gelan: Miss Karaoke-ren "Metrokoadroka" antzezlana ( 12 urtetik goiti 70’)

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

Xehetasunak