Harri Xuri euskaraz

2012/10/28

Azaroaren 1etik 3ra, Harri Xurik euskal antzerkiaren azken berritasunen ezagutzera gomitatzen gaitu Harri Xuri euskaraz deitu zikloaren karietara. Ttikien eta handiendako euskarazko hainbat ikusgarri ikusgai izanen dira Luhuson eta Kanbon.

Harri Xuri euskaraz

Harri Xuri omiasainduko zubiaz baliatzen da euskarazko antzerkiaren inguruko asteburu baten antolatzeko.  Horrela, hiru egunez azkenaldian agertu diren antzezlan batzu deskubritzen ahalko dira, bai Harri Xuri gelan berean, bai eta Kanboko Gaztetxean ere.

Hala nola, azaroaren 1ean, Leioako Artedrama-ren Publikoari Gorroto ikusten ahalko da Luhuson eta azaroaren 2an, Kanboko Gaztetxeak J.P. Pedradas-en Pepino Ustelak (hozkailuan) errezebituko du. Hala ere, azaroaren 3ko eguna izanen da mamitsuena, hiru ikusgarri programatuak baitira : Anakrusa konpainiaren Tempus-i dantza emanaldia, Battitta4Ttitta eta Kitzikazan/k taldeen Behelaino eta Markeliñe taldearen Hareazko Ipuinak antzezlana.  Hiru ikusgarri horiek Luhusoko Harri Xuri gelan iraganen dira.

Bestalde, Kilikolo Zirko-ren eskutik, zirko tailerrak antolatuak dira 3 urtez goragoko haurrentzat.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)