Hartza Altzoan 2015

2015/03/11

2015eko martxoaren 13tik 15era, Herri Soinu elkarteak Hartza Altzoan festibalaren bigarren edizioa proposatuko du Errobi herri elkargoko herri ezberdinetan. Hiru egunez, bereziki haurrei zuzendu hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira. Horien artean Luhuson iraganen den Lapurdiko Haur kantu Txapelketa. Euskal kultur erakundea partaide da.

Hartza Altzoan 2015

Haurrei eta heziketa artistiko eta kulturalari zuzendu festibalaren bigarren edizio hau Haltsun, Ezpeletan eta Luhuson iraganen da aurten.

Programatuak diren ekitaldien  artean, Haurren DantzaldiaPatrick Fischer eta Philippe Albor, elezaharrak eta ipuinak Xan Errotabehere eta Claude Labat-ekin, Kimuen ikusgarria, ohiko musika eta dantzen ikusgarria eta noski, Euskal Irratien partaidetzarekin antolatua den Lapurdiko haur Kantu Txapelketa.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)