Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hartzaro 2014

Hartzaro 2014

2014/02/24

Otsailaren 26tik martxoaren 4a arte, Hartzaro festibalaren 18. edizioa ospatuko da Uztaritzen. Herri Soinu elkarteak hainbat animazio eta ikusgarri antolatuko ditu, Hartza gai nagusitzat ukanen duen jaialdi honetan.

Aurtengo programazioa osatzeko, antolatzaileek indar berezi bat egin dute karrikako arteen eta eszena gaineko arteen arteko zubien, bainan ere tradizioaren eta sorkuntzaren artekoen, bai eta amaturren eta profesionalen arteko zubien eraikitzeko ere.

Adibidez, ohiko kantuari tarte zabala egiten dioen ostiraleko Musikantuz hitzorduan, Kalakan taldeak parte hartuko du aurten. Dantza alorrean aldiz, Dantzaz,  Duguna, Kautere Balet eta Kukai bezalako konpainien ikusgarriak preziatzen ahalko dira, besteak beste.

Mintzaldiak ere ez dira faltako, hala nola Thierry Truffaut eta Eric Dicharry-rekin. Bestalde, musika kontzertu parrasta bat izanen dira ere, ahantzi gabe astearte gizena eta Zanpantzarren auzia martxoaren 4an iraganen direla aurten.

Denetan, 500 artista amatur eta profesional baino gehiago arituko dira aurtengo Hartzaron, bere indarra tradizio oparo batean harturik ere, argiki geroari itzulia den euskal kultura baten lekuko.

Xehetasunak