Hatsa elkartearen olerki galdera

2012/12/17

Aurten ere, Hatsa elkarteak Hatsaren Poesia olerki bilduma plazaratu nahi du. Hamabosgarren liburua osatzeko, Senpereko elkarteak dei egiten die beren olerkariak liburu berrian plazaratu nahi duten euskal olerkigile guziei.

Hatsa elkartearen olerki galdera

Olerkiak emailez bidal daitezke hatsaelkartea@aol.com helbidera, urtarrilaren 15a baino lehen. Liburuaren aurkezpena apirilaren 7 an eginen da Senpere-Larraldean.

Bestalde, 3.  aldikotz Hatsa elkarteak Olerkarien eguna antolatuko du, apirilaren 6an.  Olerkiak euskaraz irakurtzeko prest dagoen edonork parte har dezake. Helburua da, Euskal Herrian, edo, munduko edozoin tokitan ere, ahalik eta leku gehienetan, euskarazko Poesia-errezitaldiak egitea .

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)