Hego Lapurdiko Hirigunea : eskolaz kanpoko jarduerei buruzko deialdia

2015/06/09

2015/2016 ikasturtera begira, Hego Lapurdiko Hiriguneak deialdi bat abiatzen du euskaraz ikasten duten ikasleek euskara erabiltzen segi dezaten eskola erritmoen erreformak proposatu denboraren baitan. Hori dela eta, Hiriguneak euskarazko jarduerak proposatzeko gai diren kanpoko partehartzaileen zerrenda eginen du. Hautagaitzak ekainaren 15 a aitzin helarazi behar dira.

Hego Lapurdiko Hirigunea : eskolaz kanpoko jarduerei buruzko deialdia
Argazkia : Claude Labat

Proiektu deialdi honi erantzunen dieten egiturak beren jarduerak euskaraz proposatzeko gai izan beharko dira, aktibitateak euskaraz izan beharko baidute.

Aipatzekoa da bere hizkuntza politikaren baitan, Hiriguneak ordaintzen ahalko duela proiektuen parte bat dirulaguntza baten bidez. 

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)