Hemen zaude: Hasiera Albisteak Helduentzako euskara kurtsoen sartzea

Helduentzako euskara kurtsoen sartzea

2016/09/19

%100 afektiboa lemapean, AEK denboraldi berri bat hasteko prest da. Iparraldeko 15 gau eskolek osatzen duten sarearen bitartez, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak urtean zehar modulo eta formakuntza desberdinak proposatuko ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduei zuzenduak. Klaseak urriaren 3an hasiko dira.

Izena emateko permanentziak irailaren 12tik hasi dira Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan eta 23a arte iraunen dute.

15 Gau Eskolek klaseak antolatuko dituzte 20 herri desberdinetan, hasierako mailatik C1 mailaraino, EGA-ren prestaketa ahantzi gabe. Interesatua den pertsona orok, Gau Eskola bakoitzeko informazioa eskuratzen ahalko du www.aek.eus webgunean eta zuzenean izena ere ematen ahalko du.

Xehetasunak