Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hendaia Film Festibala: film laburren lehiaketarako deialdia

Hendaia Film Festibala: film laburren lehiaketarako deialdia

2013/05/06

2013ko urrian iraganen den Hendaia Film Festibalaren karietara, Begirada elkarteak film laburren deialdi bikoitza antolatzen du. Obrak ekainaren 25a arte aurkezten ahal dira.

Lehiaketa bi modalitateen arabera antolatua da:

  • Nazioarteko lehiaketa
    Tokiko hizkuntzen eta minoritate sozialen eta kulturalen inguruko 30 bat film labur hautatuak izanen dira.
  • Akitania-Euskadi lehiaketa
    Akitania eskualdean edota Euskadin berriki ekoiztutako hamar bat obra aukeratuak izanen dira.

Aurkezten ahal diren labur-metraiak:

  • 20 minutuz petiko filmak
  • 2012ko urtarrilaren 1az geroztik bururatuak diren filmak

Gehiago jakin

  • http://hendaia-film-festival.com/
  • Begiradak elkartea
  •