Herri Urrats 2015
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko besta nagusiaren 32. edizioa 2015eko maiatzaren 10ean ospatuko da Senpereko aintziraren inguruan. @xik ikastol@ lemapean, Seaskak hainbat animazio eta ikusgarri antolatu ditu.

Urtero bezala, aurten ere Herri Urrats maiatzaren bigarren igandean ospatuko da.
Besta honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko. Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide baten aurkitzeko.
Aurten, besteak beste, Willis Drummond, Glaukoma, Maialen, Aire Ahizpak, Kalakan, Zezenaren taldea, Torii, Nahia & Matthys edo Betagarri bezalako taldeak zuzenean preziatzeko parada izanen da.
Xehetasunak
- Seaska : 05 59 52 49 24
- Herri Urrats - Webgune ofiziala
- Herri Urrats - Kontaktu fitxa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)