Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri Urrats-en 30. edizioa Senperen

Herri Urrats-en 30. edizioa Senperen

2013/04/29

2013ko maiatzaren 12an, ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko besta nagusia ospatuko da Senpereko aintziraren inguruan. Herri Urrats-en 30. edizioaren xede nagusia, 30 urte betetzen dituen Kanboko Xalbador kolegioaren handitze lanak ordaintzeko dirua biltzea da. Seaska-k egitarau ederra prestatua du horretarako.

Herri Urratsen 30. edizioa ospatuko da aurten, Hogeita abar urte lemapean. Urtebetetze honen karietara, ipar Euskal Herriko ikastolen elgarretaratze nagusia logo berri batekin datorkigu, eta usaian bezala, animazioz beterik.

Kontzertuak lehenik, besteak beste, 2zio, Hurmurao, Anai Arrebak, Amaren Alabak, Aguxtin Alkhat, The Sparteens, Niko Etxart edota aurtengo kantua egin duen Xutik taldeekin.

Bestalde, dantzari zuzendu toki bat izanen da Hondartza deitu gunean. Bertan, hainbat dantza ikusgarri ikusteko parada izanen da,  horien artean Garaztarrak-en Krontapas edota  Xiberotarrak taldearen Kauteren baleta, besteak beste.

Xehetasunak